Split77

Larunbata, 19 Mai 2012

Egunsentian

Egun batez alaitasuna
eta erortzen naizen artean zu ez oroitzeko esnatu naiz.
Eta ez dakit zer dugun aurrean,
eta ez dakit zein unetan geran betirako etzan, ni, badaezpada esnatu naiz.

Elurrak galdetzen: Hi ahal haiz?
Erantzun batekin pozik naizela urrutian,
Ta badaezpada esnatu naiz
Beldur naizen, azken batean ezer txiki baten azpian izkutatzen gera,
Ta badaezpada esnatu naiz

Beldurra izan genuen
Ez zaitut inoiz ahaztu
Gaur zurekin nago, nirekin zaude (2)

Ni badakit aintzinan mutil iluna izan nintzela,
Eta mutil haren hutsa zure argitan erre zela

Nik badakit benetan bizitzan jaberik ez dela
Ta gainera eguzkia egunero irtengo dela

Nik badakit aintzinean mutil iluna izan nintzela,
Ta mutil haren hutsa zure argitan erre zela