Split77

Larunbata, 19 Mai 2012

Nire Lagunak

Batzutan beldurrik ez denean…

Mundua sutan eta ura zainetan,
Etorkizun baten bila errutinan erori gara
zuzenean, marraren atzean,
maitasuna gaueko beste izar bat bihurtu da,

eta honela, egunsentia heltzen bada itzalpean babesten da
gure arrazoia…
nire arrazoia…
Nire lagunak, izarren azpian, kanuto baten kearen inguruan
Gorantz begira, eta oinen azpian beti izango gara biharko jai guztietan.

Nire lagunak, izarren azpian, kanuto baten kearen inguruan
Gorantz begira, eta oinen azpian beti izango gara biharko jai guztietan.
Esan nizun, aingeruak gara, hegoak dira gure sorbaldetako zama astuna.
Eta honela, galdetzen dutenek, haiek dira nire lagunak.

Mundua sutan eta ura zainetan,
Etorkizun baten bila errutinan erori gara,
zuzenean, marraren atzean,
maitasuna gaueko beste izar bat bihurtu da,
eta honela, egunsentia heltzen bada itzalpean babesten da
gure arrazoia…
nire arrazoia…
Nire lagunak.